Athletic Club

Bizkaiko futbolaren alde, Celticen aurka

Bizkaiko futbolaren alde, Celticen aurka

Otsailaren 3an, ostegunean, Fernando Garcia Macuak, Athletic Clubeko presidentea, eta Jose Ignacio Gomez Mardonesek, Bizkaiko…

Otsailaren 3an, ostegunean, Fernando Garcia Macuak, Athletic Clubeko presidentea, eta Jose Ignacio Gomez Mardonesek, Bizkaiko Futbol Federazioaren presidentea, 13:00etan, federazioaren egoitzan, San Mamesen martxoaren 26an, larunbatean, Athletic Clubek eta Celtic FC-ek jokatuko duten norgehiagoka aurkezteko. Ekitaldian EEFF-ren presidentea Angel Maria Villar eta Jose Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia ere bertan egon dira.

Hauxe izango da Bizkaiko futbolerako dirua lortzeko asmoz jokatuko den bigarren lagunarteko partida, iaz Paraguaiko selekzioaren aurkakoaren ostean.

Celtic Football Club, europar talde historikoa da eta 1888an bere lehendabiziko partida jokatu zuen. Horrez geroztik Ligako 42 garaikur eta beste 34 eskoziar Kopa eskuratu ditu.

Europako Kopa irabazten lehen britaniar taldea izan zen eta orain arte lortu duen eskoziarra. Garaipena 1967an izan zen, Lisboan, Milango Interra mendean hartuz. Halaber, 2003an, Sevillan, UEFAko Kopako finala ere jokatu zuen, baina kasu horretan FC Portok irabazi zien.

Bere partidak Celtic Park-en jokatzen ditu. Bertan, 60.000 ikusle baino gehiagorentzat tokia dago eta ikerketek diote munduan bederatzi milioi zale baino gehiago daukala.