Estatutuei buruzko bilera Ibaiganen
Athletic Clubeko Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak Espainiar Erret Futbol Federazioaren presidentea, Angel Maria Villar, eta Bizkaiko…
Athletic Clubeko Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak Espainiar Erret Futbol Federazioaren presidentea, Angel Maria Villar, eta Bizkaiko Futbol Federazioaren presidentea, Jose Ignacio Gomez Mardones, Ibaiganen jaso zituzten eta eurekin batera lan bazkaria burutu zuten.
Batzordeak, Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidentea, Mario Fernández, Juan Maria Vidarte, Genar Andrinua, Josu Urrutia eta Pedro Aurtenetxe osatzen dutena, lanean segitzen du Estatutuak Eraldatzeko proiektua bukatzeko. Arestian aipaturiko proiektua publikoki erakutsiko da datozen egunotan eta udaberrian deituko den Ezohiko Batzar Nagusian bazkideek onartu beharko dute.