Athletic Clubek 1 Rayok 1
Athletic: Ainhoa; Iraia, Saioa, Marta M., Tzibi (min. 93, J. Flaviano); Itsaso, Olabarrieta (min. 79,…
Athletic: Ainhoa; Iraia, Saioa, Marta M., Tzibi (min. 93, J. Flaviano); Itsaso, Olabarrieta (min. 79, Gangoiti), Guru, Ibarra, Orueta (min. 90, I. Murua) eta Nekane (min. 65, Beristain).
Rayo: Alicia; Pili (min.46, Jade), Soni, Jennifer, Chini, Burgos, Ale, Saray, Keka, Miriam eta Claudia.
Epailea: Palacio Frade, Villate eta Guijarro bere laguntzaileak izan ziren Txartel horia erakutsi zion Saray, Olabarrieta eta Miriam-i.
Golak: 1-0. Min. 33, Guru. 1-1. Min. 85, Jade.
Bestelakoak: 1500 ikusle inguru Lezaman.
Lehenengo zatia nahiko berdinduta izan zen. Lehenengo gol aukera Nekanek izan zuen 5. minutuan, enpalmea Kekaren gorputzan topatu zen Aliciaren atera zihoalarik. 14.minutuan, Arrateren jaurtiketa kanpora joan zen. 20. minutuan Iraiak falta atera zuen, Oruetak baloia luzatu zuen eta area barruan Olabarrietak aukera garbi bat kendu zion Nekaneri. Claudia Rayoko jokalaririk arriskutsua izan zen lehenengo zatian eta bere anketan aukerarik onena izan zuen. 33.minutuan, Berasaluzeren jakarariek markagailua ireki zuten. Falta motzean atera, Olabarrietaren errematea Aliciak baloia aldaratu zuen eta errebotea Guruk aprobetxatu zuen baloia sarera bidaltzeko, Claudiak berdinketa lortzeko aukera izan zuen, baina bere jaurtiketa Ainhoa ondo harrapatu zuen.
Bigarren zatian Rayo jo ta ke ibili zen golaren bila. Jadek buruz errematatu zuen 51. minutuan. 70. minutuan Tzibik balioa aldendu nahian, Jenniferi utzi zion baloia eta bere jaurtiketa gelditzeko Ainhoak geldiketa bikaina egin zuen. Bost minutu falta zirenean, Jennifer-en pasea Jadek Rayaren gola sartzeko aprobetxatu zuen. Hiru minutu beranduago, Rayok aukera on bat izan zuen, baina Soniaren jaurtiketa langara joan zen. Luzapenean, Ibarrak ezin zuen Iraiaren erdiraketa buruz errematatu bigarren zutionean.
——-
Alberto Berasaluzek honako hamaikako hau aurkeztuko du Rayoren aurka: Ainhoa, Itsaso, Marta M., Nekane, Tzibi, Iraia, Orueta, Olabarrieta, Ibarra, Saioa eta Guru. Aulkian Andere, Eider, I.Murua, Gangoiti, Paula, Beristain eta J.Flaviano egongo dira.
Rayo Vallecano taldeak honako hamaikako hau zelairatuko du: Alicia, Pili, Soni, Jennifer, Chini, Burgos, Ale, Saray, Keka, Miriam eta Claudia. Aulkian Estefi, Jade, Ana, Irene eta Maria Galan egongo dira.
Epailea Palacio Frade izango da, eta Villate eta Guijarro, laguntzaileak.
12:02. Hasi da partida.
(33′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Guruk, atezainaren aldaratzea aprobetxatuz.
(35′) Claudiaren jaurtiketa Ainhoak ondo harrapatu du.
ATSEDENALDIA
(46′) Aldaketa: Jade Piliren ordez.
(65′) Aldaketa: Beristain Nekaneren ordez.
(70′) Jenniferen jaurtiketa eta Ainhoaren geldiketa bikaina.
(75′) Txartel horia Sarayri.
(76′) Txartel horia A.Olabarrietari.
(79′) Aldaketa: Gangoiti A.Olabarrietaren ordez.
(81′) Txartel horia Miriami.
(85′) 1-1. Jadek.
(88′) Soniaren errematea langara.
(90′) Aldaketa: I.Murua Oruetaren ordez.
(93′) Iraiaren erdiraketa eta Ibarrak ezin du buruz errematatu!
(93′) Aldaketa: J.Flaviano Tzibiren ordez.
AMAIERA

