Athletic Club

Estatutuei ekarpenak

Estatutuei ekarpenak

Athletic Clubeko Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak bilera egin zuen otsailaren 7an, astelehenean, Ibaigane Jauregian eta asteazkenean,…

Athletic Clubeko Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak bilera egin zuen otsailaren 7an, astelehenean, Ibaigane Jauregian eta asteazkenean, otsailaren 9tik aurrera, Bazkideenganako Arreta bulegoan eta web orrialdean bazkideen ekarpenak jasotzeko publikoki erakutsiko den zirriborroa onartu zuen.

Beharrezkoak diren helegite eta ekarpen guztiak gehitzeko helburuarekin, Batzordeak hasierako epe bat ezarri du otsailaren 17ra arte, ostegunerako, Estatutuek arautzen dituzten epeak hasi baino lehen.

Aldi honen ostean, hau da, otsailaren 18tik aurrera, Batzordeak bilera berri bat egingo du eta Clubek Ezohiko Batzar Nagusia deituko du apirilaren 10etik 17ra doan astean.

Aurrez aurretik prestaturiko eraldaketa aztertzeko eta, hala erabakitzen bada, onartzeko deitu den Batzar Nagusiaren deialdia baino lehenago, bazkideen ekarpenak egiteko beste epe bat irekiko da, Estatutuetan arautzen den legez, otsailaren 28 inguruan amaiera izango duena.

Jarraian, Batzordeak behin betiko proiektua erredaktatuko du martxoaren 17a baino lehen eta 18az geroztik publikoki azalduko da, Batzarraren egunean bozkatua izango den arte.

Bazkideen helegiteak jasotzeko ireki diren aldi bietan, Batzordeak hainbat mekanismo prestatu du bazkideen ekarpenak errazteko:

PARTE HARTZEKO TRESNAK
1.- www.athletic-club.net informazio banner-a. Aplikazioak bide honetatik proposamenak jasotzea ahalbidetzen du.

2.- Fax zenbakia: 94 423 33 24

3.- E-posta: [email protected]

4.- Posta helbidea:
Estatutuak Eraldatzeko Batzordea, Athletic Club
Mazarredo Zumarkalea, 23
48009 Bilbo

5-Web orriaren bitartez, Bazkideen txokoan, Estatutuak eraldatzea atalean. Ekarpenak berdin berdin sartzen dira [email protected]-en

6.- Arreta pertsonalizatua Ibaiganen Ines Loidiren aldetik. (Ibaiganeko ordutegia, 9etatik 14etara eta 16etatik 18:30etara)

EMAN BEHARREKO DATUAK

-Izen-abizenak
-Bazkide kodea
-Harremanetarako telefono zenbakia
-Harremanetarako e-posta
-Posta helbidea