

Ander Herrera, 2011ko uztailaren 1az geroztik Athletic Clubeko jokalaria izango dena, zera hau adierazi du gure web orrialdean: “Pozarren nago Athletic Clubekin lortu dudan akordioarengatik. Kluba eta taldea ez dira berriak futbolean, ezta ere nire sendia eta biok hiriarekin ditugun loturak”.
Halaber, Ander Herrerak gaur egungo egoerari buruzko aipamena egin du: “Logikoa den heinean, hara joan arte, denboraldia amaitzeko geratzen diren lau hilabeteotan nire lehentasuna Zaragozan dago, Zaragozaren alde dena emango dut, ez baita soilik profesionala klubarekin dudan harremana, sentimentala baizik, orain arte gauza asko eskaini baitit. Helburua mailari eustea da, nire taldekideek, agintariek eta bertako zaleek merezi duten legez”.
Zentzu honetan, erronka pertsonaltzat hartzen du Aragoiko hiriburuan bere ibilbidea ondo amaitzea: “San Mameseko zaleak miresten ditut jakintsuak dira oso, eta lau hilabete hauetan ere euren errespetua eta mirespena irabazi behar ditudala jakin badakit. Aztertuko naute, baina baita behar den moduan baloratu ere Real Zaragozarekiko engaiamendua. Ostean etorkizunari buruz berba egiteko denbora izango dugu”.


2021eko hirugarren finalaren bila
Lehen taldea
Athleticek Errege Kopako finalerdietako itzulerako partida jokatuko du ostegunean Levanteren aurka Ciutat de Valencian (1-1 joanekoan)


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Lan plangintza martxoaren 7ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 7ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic-SD Eibar, martxoaren 20ean (14:00etan)
Lehen taldea
Talde armaginaren aurkako derbia martxoaren 20ean jokatuko da, San Mamesen


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du