Athletic Club

Euskal selekzioaren partidaren kitapena

Euskal selekzioaren partidaren kitapena

Pasa den urteko abenduaren 29an Euskal selekzioa eta Venezuelaren arteko lagunartekoaren ondorioz Athletic Clubek Euskadiko…

Pasa den urteko abenduaren 29an Euskal selekzioa eta Venezuelaren arteko lagunartekoaren ondorioz Athletic Clubek Euskadiko Futbol Federakundeari eginiko kitapenaren inguruan otsailaren 24an hainbat hedabidetan agertu den informazioa dela eta, gure erakundeak zera hau publikoki jakinarazi gura du:

Athletic Clubek, San Mamesek duen ia 40.000 jesarlekuetatik, txarteldegietan soilik 4.060 sarrera saldu zuen. Gainerakoak EFFk kudeatu zituen. Athletic Clubek txarteldegietan bildu zuen kopurua 83.414€koa izan zen. Zifra horretatik 56.928,33€ kendu ziren ekitaldiaren antolaketa eta eragin ziren kalteak ordaintzeko. Beraz, Euskadiko Futbol Federazioaren aldeko saldoa 26.485,67€koa izan zen.

Arestian aipatzen den diru kopurua, EFF-rekin adostu eta gero, erakunde honi 2011ko otsailaren 4an eman zitzaion.