Athletic Club

Estatutuak Eraldatzeko Ezohiko Batzarraren data

Estatutuak Eraldatzeko Ezohiko Batzarraren data

Athletic Clubeko Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak bilera egin du otsailaren 24an, ostegunean, Ibaigane Jauregian eta honako…

Athletic Clubeko Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak bilera egin du otsailaren 24an, ostegunean, Ibaigane Jauregian eta honako akordioak hartu ditu:

Lehena.- Hasierako epean Klubeko bazkideek egin dituzten proposamenak aztertu ondoren, eta egungo legediarekin bat datozen guztiak eta, bere ustez, Klubeko helburu onarentzat egokiak direnak, bigarren zirriborroari axikitzea erabaki du.

Estatutuen Proiektuaren Zirriborroaren bigarren bertsio bat bazkideen eskuetan ipiniko da martxoaren 1etik aurrera, bai Klubeko web orrian eta baita Bazkideenganako Arreta Bulegoan interesa dutenek har dezaten.

Bigarrena.- Halaber zerau erabaki du: Hala erabakitzen bada Estatutuak onartzeko beharrezkoa den Ezohiko Batzar Nagusia hurrengo apirilaren 11an egitea, Euskalduna Jauregian 19.15ean lehen deialdian eta 19.30ean bigarrenean, eta Zuzendaritza Batzordeari Estatuen araberako izapideei segituz dagokion deialdia egin dezala eskatzea.