Athletic Club

II. Kirol Narrazio eta Argazki Lehiaketa

II. Kirol Narrazio eta Argazki Lehiaketa

Sortze-bokazioa duten haurrentzat zuzenduta dago, eta saririk onena eskaintzen du: argazkiak eta kronikak San Mames…

Sortze-bokazioa duten haurrentzat zuzenduta dago, eta saririk onena eskaintzen du: argazkiak eta kronikak San Mames zelaian bertan egin.

Fundacion Athletic Club Fundazioak, El Correoren laguntzaz eta El Corte Inglesen babesaz, II Athletic Club Fundazioa-El Correo – Kirol Narrazio eta Argazki Lehiaketa deitu du, eta 1994ko urtarrilaren 1etik 2001eko abenduaren 31 bitartean jaiotako munduko edozein aldeko umek har dezake parte, bakarka zein bikoteka (kasu honetan testuz eta argazkiz osatutako erreportajeetarako). Lanook postaz zein posta elektronikoz bidal daitezke apirilaren 15era arte.

Kirolaren gaineko argazkiak, testuak edo erreportajeak (hau da, gaiaren beraren inguruko testuak eta argazkiak) aurkez daitezke lehiaketara. Edozein kirolaren edo kirola bizitzeko moduaren ingurukoa izan daitezkeela hartu behar da kontuan, eta ez du nahitaez futbolarekin loturarik izan behar.

Sariei dagokionez, argazki-kamerak, Corte Inglesen liburuak erosteko bonoak eta baita ordainezina dena ere: partida egun batez gozatu ahal izango da San Mamesen, kazetari edo argazkilariaren lana egiteko akreditazioarekin.
Aurten, Athleticek etxean jokatuko dituen Real Sociedad, Levante eta Malagaren aurkako partidetarako akreditazioa izango dute saridunek.

Narrazio eta Argazki Lehiaketa, kultura sortzailea sustatzeko Fundazioa egiten ari den lanaren barruan kokatzen da futbolari dagokionean, kasu honetan txikienentzat zuzenduta. Iazko edizioan, berrehun lan baino gehiago jaso ziren guztira. Sei irabazle izan ziren, hiru maila bakoitzean, eta San Mamesen partida egun batez gozatu zuten argazkiak edota testuak eginez (geroago, El Correon argitaratuak), prentsa aretoan Athleticeko jokalariekin hitz egin ahal izan zuten, eta gainera, Athletic Clubeko Presidenteak palkoan jaso zituen.