Ezohiko Batzar Nagusia
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren Aldi baterako Lehen…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren Aldi baterako Lehen Xedapena betetzearren, Kirol Klub eta elkarteei dagokiena, zerau erabaki du: Gizarte-estatutuetako 20, 23 eta 54/2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ezohiko Batzar Nagusira. Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, Abandoibarra Etorbidea 4, 2011ko apirilaren 11an, 19:15ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko eta berariazko gai zerrendaren arabera, arestian aipatzen den, Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailaren 163/2010 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen den bezala:
GAI ZERRENDA
BAKARRA.- Onartu, hala erabakitzen bada, Estatutuak Eraldatzeko Proiektua, egungo Estatutuen Lehenengo Xedapen Gehigarrian aipatzen den Batzordeak erredaktaturik.
Halaber, ondoko alderdien berri ematen diegu bazkideei:
Lehenengoa: Egungo estatutuen Lehen Xedapen Gehigarrian jasotzen denaren arabera, honako hauek dira ezarri diren epeak:
• Bazkideek Batzordeari proposamenak aurkezteko epea hamar egunekoa izango da eta martxoaren 14an, 19:00etan, izango du amaiera.
• Batzordeak behin betiko proiektua idazteko epea 15 egunekoa izango da, martxoaren 29ra arte, egun hori barne.
• Estatutuak Eraldatzeko Proiektua, bazkideek ikus dezaten, Klubeko Iragarki-taulan 12 egunetan ipiniko da martxoaren 30az geroztik Batzarra egin arte.
• Bazkideek Ezohiko Batzar Nagusian eztabaidatuko den Estatutuak Eraldatzeko Proiektuaren ale bat har dezakete, Klubeko Bulegoetan pertsonalki.
Bazkideei jakinarazten zaie kopia bat deskargatu dezaketela Athletic Clubeko web orrian, www.athletic-club.neten dagoen “Bazkideen Txokoa”ren bitartez.
Bigarrena: Estatutuen Lehen Xedapen Gehigarrian, seigarren atalean hain zuzen ere, arautzen denaren arabera, Ezohiko Batzar Nagusiaren Mahaia Estatutuak Eraldatzeko Bartzordearen kideek eta Zuzendaritza Batzordeko idazkariak osatuko dute.
Hirugarrena: Athletic Cluben Gizarte-estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, Batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien erdia gutxienez agertzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa izango da batzarreko kide guztien ehuneko hamarra agertzea.
Laugarrena: Bazkideei jakinarazten zaie Estatutuak Eraldatzeko akordioak Batzarrean parte hartzen dutenen bi herenen onespena beharrezkoa dela, egungo Estatutetako Lehen Xedapen Gehigarriaren zazpigarren atalean jasotzen den moduan.
Bosgarrena: Hautestontziak Batzarra baliozkotzat hartzen den unetik irekiko dira eta hitzaldiak amaitu ondoren zentzuzko epe bat utziko da esku-hartzaileek bozka emateko aukera izan dezaten.
Seigarrena: Athletic Cluben Gizarte-estatutuen 25. artikuluak arautzen duenaren arabera, Batzarraren aretora sartzeko N.A.N. aurkeztea eskatuko da.
Bilbon, 2011ko martxoaren 4an
Presidentea
Fernando Garcia Macua Jn.
Idazkaria
Monica Durango And.