Athletic Club

Club Athletic txartelaren diseinu berria

Club Athletic txartelaren diseinu berria

Fundacion Athletic Club Fundazioak Bilbaoarte arte garaikidearen zentroarekin duen akordioaren eskutik, zentro artistikoan dagoen artistetako…

Fundacion Athletic Club Fundazioak Bilbaoarte arte garaikidearen zentroarekin duen akordioaren eskutik, zentro artistikoan dagoen artistetako baten lana erabiliko da urtero, Club Athleticen txartelaren diptikoa eta haren diseinua egiteko. 2011ri dagokionez, Patrik Grijalvo (Bilbo, 1984) argazkilari gaztea aukeratu dute. Argazki-piktorialismoa izenaz ezaguna den abstraktu izaerako argazki mota egiten du argazkilari honek.

Fundazioarentzat Grijalvok San Mameseko kanpo aldean dagoen Athletic Clubeko ezkutuaren alde baten argazkia egin du, hortaz, ezkutua dela argi badago ere, ia minimalista den joera piktorikoko lanaren antza dauka.

Fundacion Athletic Club Fundazioaren eta Bilboarte Fundazioaren arteko hitzarmenak Bilboko arte garaikidearen zentroan dauden artisten lana hedatzen laguntzea du helburu. Era berean, Fundazioak sortze-kultura futbol munduaren barruan sustatzeko asmoa dauka.