Athletic Club

Ekarpenak egiteko epea itxi da

Ekarpenak egiteko epea itxi da

Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak ezarritako epea bazkideek Batzordeak berak egin zuen zirriborroari euren ekarpenak eta iradokizunak…

Estatutuak Eraldatzeko Batzordeak ezarritako epea bazkideek Batzordeak berak egin zuen zirriborroari euren ekarpenak eta iradokizunak egin ziezaizkioten, atzo, martxoaren 14an amaitu zen arratsaldeko zazpiretan. Hemendik aurrera Batzordeak berak aztertu eta baloratuko ditu jasotako ekarpenak eta, beharrezkotzat jotzen baldin badu, egungo zirriborroari gehituko ditu. Halaber, Batzordeak martxoaren 29a baino lehenago zirriborro berri bat egiteko ardura izango du, apirilaren 11an Euskalduna Jauregian egingo den Ezohiko Batzar Nagusian onartua izan beharko dena.