Heriotza: Jesus Aranguren
Atzo, astelehenean, Jesus Aranguren Merino zendu zen 66 urte zituela. Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria…
Atzo, astelehenean, Jesus Aranguren Merino zendu zen 66 urte zituela. Athletic Clubeko lehen taldeko jokalaria izan zen hamahiru denboralditan (1962-63tik 1974-75ra) eta Lezamako teknikoa beste zazpitan, 1975etik 1978ra, harrobiko entrenatzaile modura (kadeteak eta Bilbao Athletic), eta 1990tik 1994ra koordinatzaile nagusia, 1991-92 denboraldian lehen taldea zuzendu eta gero.
Orduan sortu berri zuten gazte mailako Athletic taldetik igaro ostean (1961-62 denboraldian), gure klubaren lehen Kopako finala jokatu zuenarekin Sevillaren aurka 2 eta 0 galduz, hain zuzen ere, hurrengo denboraldian, 1962-63koan, Cordoban egin zuen debuta (1962-11-18) lehen taldearekin, 18 urteak bete barik zituenean, eta 15 denboralditan etengabe ezkerreko hegalekoaren jabe egin zen Canito mitikoari postua kentzea lortu zion.
Lehen taldean izan zen hamahiru denboraldietan 318 partida ofizial eta lagunarteko beste 56 partida jokatu zituen, Kopako txapelduna izan zen birritan (1969 eta 1973), txapeldunordea beste hainbestetan (1966 eta 1967) eta Ligako txapeldunordea (1969-70).
Athleticen zegoela futbola jokatzeari utzi zion eta berehala entrenatzailearen titulua lortu zuen, sortu berri ziren Lezamako kirol instalazioetan maistratza klaseak ematen hasteko. Geroago, instalazio horien arduradun nagusia izatera heldu zen Jose Julian Lertxundiren agintaritzapean (1990-94).
Hileta bihar izango da, asteazkena, 19:00etan Portugaleteko Jesuiten Elizan.