Athletic Club

Borja Ekiza, Lezamako azken emaitza

Borja Ekiza, Lezamako azken emaitza

Borja Ekiza Imaz, Iruñea (Nafarroa), 1988ko martxoaren 6an, oraingoz behintzat, Lezamako azken emaitza da. Txantreatik…

Borja Ekiza Imaz, Iruñea (Nafarroa), 1988ko martxoaren 6an, oraingoz behintzat, Lezamako azken emaitza da. Txantreatik gure talde kadetera heldu zen eta denetarik ezagutu du bai Lezaman eta baita ere Derioko egoitzan San Jose eta Muniain egungo
adiskideekin eta baita ere Iñigo Perez, Julen Goñi, Ismael Lopez, Eguaras eta abar luzearekin. Bilbao Athleticen hiru denboraldi eman ostean, lehen taldearekin estreinatu zen eta, agi denez, geratzeko asmoarekin, gaur arte jokatu dituen hamabi norgehiagoka lekuko diren legez. ‘Hamaika galdera’ atalean Borjak bere lehen pausoak, bere lehentasunak eta harrobiari buruzko ikuspegia gogorarazten digu.

Utziguzu zure iritzia gaiaren inguruan eta parte hartzaile guztien artean berak eskainitako elastikoaren zozketan sartuko zara.