Athletic Club

Athletic Clubek 1-Alavesek 0

Athletic Clubek 1-Alavesek 0

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Raul; De Marcos, Ocio, Amorebieta, Castillo; Susaeta, Gurpegi, Iturraspe,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa zelairatu du: Raul; De Marcos, Ocio, Amorebieta, Castillo; Susaeta, Gurpegi, Iturraspe, Gabilondo; Diaz de Cerio, Urko Vera. Aulkian Balenziaga, Arrizabalaga, Ustaritz, David Lopez eta Orbaiz egon dira.

Deportivo Alavesek honako hamaikakoa zelairatu du: Dituro; Mesquita, Josetxo, Calderon, Esparza, Iker Guereñu, Josete, Ivan Malon, Jito, Indiano eta Casas. Aulkian Montoya, Claver, Ibon Gutierrez, Vallejo, Kevin, Orats, Casares, Sergio Pardo, Oscar Martinez eta Moya egon dira.

Epailea Suberbiola izan da eta laguntzaileak Arakama eta Oribe.

Minutu bateko isilunea gorde da eta Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eraman dute Txutxi Arangurenen omenez.

19:07 Hasi da partida.

8′ Gabilondok ezkerrez eginiko bolea kanpora doa.
13′ Jitoren jaurtiketa Raulek desbideratu du.
30′ Jitoren jaurtiketa, areaz kanpotik, Raulek harrapatu du.
33′ 1-0 Susaetak. Falta jaurtiketa, atzelarien aldaratzea eta Susaetak eskuinez, areaz kanpotik sareetara bidali du.
43′ Jitoren jaurtiketa Raulek harrapatu du.

Atsedenaldia
46′ Ustaritz, Balenziaga, David Lopez eta Orbaiz zelairatu dira Ocio, Castillo, Urko Vera eta Gurpegiren ordez. Claver, Vallejo, Kevin eta Casares zelairatu dira Mesquita, Jito, Ivan Malon eta Indianoren ordez.

20:08 Hasi da bigarren zatia.

53′ Alaveseko aurrelari baten burukada Orbaizek atepean urrundu du.
54′ Susaeta atezainaren aurrean kanpora jaurti du.
59′ Gabilondoren bolea ezkerrez kanpora.
64′ Urko Vera De Marcosen ordez. De Marcosek eskuin orkatilan zartadura izan du.
70′ Urko Verak ezin du atezainaren irteera gainditu. Aldaratzea De Ceriok buelta erdian urrutitik, langa gainetik bidali du
75′ Ibon Gutierrez, Oscar Martinez, Moya, Sergio Pardo eta Orats zelairatu dira Calderon, Esparza, Iker Guereñu, Josete eta Casasen ordez.
86′ David Lopezek zelaia utzi du. Gainkarga ezker izterrean
87′ Casaresen jaurtiketa eta Raulen geldiketa ona kornerrera bidaltzeko.