Jokalarien egoera
Ibai Gomez, Jon Aurtenetxe, Aitor Fernandez, Igor Martinez eta Gaizka Toquero: Arazorik gabeko bilakaera. Berregokitzaile…
Ibai Gomez, Jon Aurtenetxe, Aitor Fernandez, Igor Martinez eta Gaizka Toquero: Arazorik gabeko bilakaera. Berregokitzaile fisikoarekin egiten dute lan eta haien taldeekin osatzen dute bere lana.
Oscar de Marcos: Atzo Gasteizen jokatutako partidan zartadura arina jasan zuen eskuin orkatilan. Atsedena behar du eta bihar berriro azterketa egingo zaio pronostikoa argitzeko.
David Lopez: Ezker hankako bizeps femoralean gainkarga dauka. Aurreko jokalariaren lan-jarraibide bera ezarri zaio.
Xabier Castillo: Atzoko partidaren ostean, eskuineko belaunburuko tendoian gainkarga dauka. Atsedena behar du. Bilakaeraren zain.
Ustaritz Aldekoaotalora: Gaurko lan saioan, ezker hankako erdiko adduktorean lesio muskularra jasan du, beraz, lan saioa utzi behar izan du. Datozen egunotan froga osagarriak egingo dizkiote (Erresonantzia magnetikoa) lesioaren bilakaera zein den jakiteko.
ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK