

Athletic Clubek, Lehen Mailako beste bost talderekin batera, salaketa aurkeztu du Zibil Auzitegian Liga etenaldiaren aurka. RCD Espanyol, Vila-real CF, Real Zaragoza, Real Sociedad, Sevilla FC eta Athletic Club salaketa zibila ezarri dute Madrilgo epaitegietan martxoaren 23an. Bertan FPL-ren joan den 2011ko otsailaren 11ko Ezohiko Batzar Nagusian Ligako Txapelketaren hogeita hamargarren jardunaldia eteteko akordioaren kontra egiten da. Halaber, arestian aipatutako salaketan kautelazko neurri batzuk hartzea eskatu da, jardunaldia egungo egutegian dagoen datan jokatu ahal izateko edo, gutxienez, salaketa aurkeztu duten sei kluben partidatan.
Gainera, klub hauek idazkiak bidali dizkiete FLP-ri, EEFF-ri eta Mediaprori, guztiei hogeita hamargarren jardunaldiko ordutegiak ezartzeko eta epaileak izendatzeko eskatuz.
Espanyol, Vila-real, Zaragoza, Real Sociedad, Sevilla eta Athletic Clubek, Málaga CF-rekin batera, asteartean arratsaldez eurek deitutako FPL-ren Lehen Mailako Batzordean, jardunaldia etetearen aurkako iritzia azaldu zuten, gainerako hamahiru taldek etenaldiaren alde agertu ziren bitartean.
Athletic Clubek eta beste bost talderen ordezkariek etenaldiaren aurkako argudio sorta mahai gainean ipini zuten, neurria gehiegizkoa, desordukoa, legaltasunaren aurkakoa, kluben interesen aurkakoa, lehiaketa eta zaleen aurkakoa delakoan.
Athletic Club bat dator eskakizunekin, hau da, alderdi politiko eta Gobernuarekin negoziatzeko birarekin, eta baita ere partida era irekian emateko betebeharraren desagerpenarekin, eta Jokoaren Legearen eta bere itzulerak futbol profesionalari buruzko salaketekin eta informazio eskubidea arautzearen alde dago. Klubotako bidezko eskubideak dira, batzuetan kendu dizkigutenak, eta funtsezkoak lehiaketaren bilakaera eta hazkundeari begira. Aitzitik, Athletic Club ez dator bat negoziazio estrategiarekin.


Emakumezkoen Athleticen kontu berria Twitterren
Emakumezkoena
Neskek gune propioa dute gaurtik aurrera Instagrameko bere kontuarekin bat egiten duen sare sozialean, emakumezkoen atalaren gaurkotasun guztia zehatz-mehatz eskainiko duena


“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Landutako garaipena Vallecasen
Emakumezkoena
Talde osoaren jarrerak eta intentsitateak, eta Lucia Garciaren hiru golek garaipena eman diote Athletici Vallecasen (2-3)


ZUZENEAN: Rayo Vallecano – Athletic Club (21. J Primera Iberdrola)
Emakumezkoena
Jarraitu Primera Iberdrolako (21. jardunaldia) partidako zuzeneko kontaketa (audioa) 13:00etatik aurrera


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Bilbao Athleticek sendo jarraitzen du
Lezama
Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek laugarren garaipena lortu dute jarraian eta lidertzan kokatu dira berriro