

Zaletasun zurigorriak gorantza egiten segitzen du urrutian, eta horren adibidea da, Jaenen (Andaluzia), gure Athletic Clubeko peña bat sortu berri dela, Ubeda hirian, hain zuzen ere. Izan ere, 80. hamarkadan elkarte bat zegoen baina arrazoi desberdinengatik desagertu egin zen.
Gure Athleticeko gazte talde gogotsu batek antzinako peña horren lekukoa hartzea erabaki zuen ia hogei urte geroago, 2009an, eta urte horretako maiatzaren 13an elkarte berri hura sortu zen ofizialki.
Datorren apirilaren 3an, senidetze hau hasiko da Bailenen, bi peñen talde beteranoen arteko futbol partida batez, 11:00etatik aurrera, “19 de julio” udal zelai birmoldatuan. Partida amaitu ostean, Bailen peñako egoitzara egingo da bisita, eta bertan senidetze honen oroitzapenezko plaka-trukea egingo da. Beranduago, anaitasuneko bazkariaz gozatuko dugu.
Senidetzearen ekitaldien amaiera maiatzean izango da Ubedako hirian, oraindik zehaztu gabeko datan. Orduan, beteranoen arteko itzuleko partida jokatuko da eta anaitasuneko beste bazkari batek amaiera bikaina emango dio bi peña zurigorri zintzoen senidetzeari, kementsu eta bizitza luzekoa den Bailenekoaren, eta familia zurigorri handiaren gazteenetarikoa den “los leones de Ubeda”-koaren artekoa, alegia.
Hegoaldeko Elkartearen peña zurigorriak gonbidatuak izan dira ekitaldi honetara eta baita Athletic Clubeko nazioarteko peñen Federazioaren gune desberdinetakoak ere, hala nahi izanez gero.


¡Otra final copera!
Lehen taldea
Los leones de Marcelino hacen historia y disputarán en quince días dos finales ante Real Sociedad y Barcelona tras batir al Levante en la prórroga 1-2 con gol de Berenguer


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Ciutat de Valèncian jokatuko den Kopako finalerdietako itzuliko partidarako hasierako hamaikakoak kontsultatu


TADak desuseztatu egin du Iñigo Martinezengatik eskatutako kautelarra
Lehen taldea
Athleticeko jokalariak ezin izango du Levanteren aurka jokatu gaur gauean


Iñigo Martinez: neurri kautelarraren eskaera TADen aurrean
Lehen taldea
Athletic Clubek gaurko egunerako premiazko neurri kautelarra hartzeko eskatu dio Kirolaren Administrazio Auzitegiari, Apelazioak errekurtsoa bertan behera utzi ondoren


Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Lehen taldea
Athletic Clubeko espedizioa kontzentrazio-hotelean dago dagoeneko, emozioz beteriko goiz baten ostean


Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa


Iñigo Martinez: Errekurtsoa Apelazioari
Lehen taldea
Athletic Clubek lau partidarekin zigortzeko erabakiaren aurka helegitea aurkeztu du eta neurri kautelarrak eskatu ditu


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (Kopako finalerdia)
Lehen taldea
Marcelinok jokalari guztiak deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de València zelaian jokatuko den Kopako finalerdietako itzulerako partidarako


“Dena emango dugu”
Lehen taldea
Marcelinok azpimarratu duenez, “jokalarien motibazioa itzela da. Une historiko baten atarian gaude klubarentzat: urtebetean hiru final jokatu ahal izatea”


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, Levante-Athletic finalaurrekoaren atarian