Athletic Club

Planetaren Ordua

Planetaren Ordua

Hirugarren urtez, Athletic Clubek eta Fundacion Athletic Club Fundazioak, bere gizarte-erantzukizun politika korporatiboa betetzeko asmoz,…

Hirugarren urtez, Athletic Clubek eta Fundacion Athletic Club Fundazioak, bere gizarte-erantzukizun politika korporatiboa betetzeko asmoz, WWF lideratzen duen “Planetaren Ordua ” iniziatibarekin bat egingo dute. Horregatik, datorren martxoaren 26an, larunbatean, Athletic Cluben eta Athletic Club Fundazioaren egoitza den Ibaigane Jauregiko argiak, 20:30tik 21:30ak arte guztiz itzalita egongo dira. Keinu sinboliko honek berokuntza globalaren arazoari buruz hiritar guztiei kontzientza hartzea du helburu.
 
WWF-ren iniziatiba hau, historia osoan ingurugiroaren defentsarako egin den kanpaina da, eta bertan 1.000 milloi pertsonek hartuko dute parte. Planetaren Orduan, gobernuek, hiritarrek eta enpresek parte hartuko dute berokuntza globalaren ondorioak salatzeko, lider politikoei eskaera zehatza eginez: CO2-en igorpenen kontrolaren alde lan egin dezatela.
 
Azkenengoz, Athletic Clubek eta Fundacion Athletic Club Fundazioak, bere jarraitzaile guztiei keinu sinboliko honekin bat egitera animatzen die, guztiengan eragina duen arazo honi buruz kontzientzia pizteko ere.