
Fernando Llorentek bere web orrialdea aurkeztuko du
Fernando Llorentek bere web orrialdea aurkeztuko du
Bihar, apirilaren 7an, ostegunean, Fernando Llorente jokalariak bere web orrialdea aurkeztuko du.www.fernandollorente.es futbolariaren komunikazio bide…
Bihar, apirilaren 7an, ostegunean, Fernando Llorente jokalariak bere web orrialdea aurkeztuko du.
www.fernandollorente.es futbolariaren komunikazio bide ofiziala izango da, eta arlo pertsonal batetik orain arte Athletic Clubeko web ofizialak eskaintzen duen informazioa osatuko du.
Web gune berrian Fernandoren ibilbide osoa jasotzeaz gainera, gaur egungo datuak eskainiko dira, eta sare sozialetan eskainiko den presentziaren bitartez jokalaria eta jarraitzaileen arteko loturak sendotuko dira.
Aurkezpen ekitaldia, apirilaren 7an, ostegunean, 19:00etan izango da Bilboko Carlton hotelean (Federico Moyua Plaza, 2) eta bertan Fernando Llorente bera egongo da, lehen taldeko adiskide eta Athletic Clubeko batzordekiderekin batera.