Salinas anaiak San Mamesen
Patxi eta Julio Salinas Athletic Clubeko jokalari ohiak berriz ere izan ziren San Mameseko berdegunean,…
Patxi eta Julio Salinas Athletic Clubeko jokalari ohiak berriz ere izan ziren San Mameseko berdegunean, joandako larunbatean, apirilak 9, Athletic-Real Madril Ligako partidaren atsedenaldian. Bi anaiak egun batetan zehar entrenatzaile bilakatu ziren eta Athletic-eko jarraitzaileekin batera minutu gutxiko partida bat jokatu zuten, Movistarek antolatutako “San Mamesera atera eta partida ahaztezina joka ezazu!” lehiaketaren barruan.