Athletic Cluba ikastetxeekin
Astearte honetan, apirilak 12, Iraia Iturregi Bilboko ‘Viuda de Epalza’ Ikastetxean egongo da ikasleekin solasaldian,…
Astearte honetan, apirilak 12, Iraia Iturregi Bilboko ‘Viuda de Epalza’ Ikastetxean egongo da ikasleekin solasaldian, 15:00etatik aurrera.
Asteazkenean, apirilak 13, 13:30etan, Elaia Gangoitik eta Ainhoa Tirapuk Santutxuko Luis Briñas ikastetxea bisitatuko dute. Egun eta ordu berean, Gaizka Toquerok eta Ibai Gomezek, Muskizeko Kantarrana Eskolan solasaldi batetan hartuko dute parte.
Ostegunean 14an, berriz, Arrate Orueta Atxuriko ‘Maestro Garcia Rivero’ eskolan izango da, 9:15etan.