Athletic Club

Athletic eta Espanyoleko jokalari ohiak Jolasetan

Athletic eta Espanyoleko jokalari ohiak Jolasetan

Athletic Clubeko eta Real Club Deportivo Espanyoleko beteranoen taldeek bere indarrak neurtuko dituzte lagunarteko partida…

Athletic Clubeko eta Real Club Deportivo Espanyoleko beteranoen taldeek bere indarrak neurtuko dituzte lagunarteko partida batean datorren ostiralean, apirilaren 15ean, Real Club Jolasetako kirol instalazioetan, 1911an jokaleku horretan Athleticek aurkari horren aurka 3-1 erabateko emaitzaz lortu zuen Kopako tituluaren mendeurrena ospatzeko.

Neurketa arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta bertan talde bien Zuzendaritza-Batzordeak eta baita Real Club Jolasetakoena ere izango dira.

Athleticek Jolasetan etxeko partidak jokatu zituen, egungo San Mames futbol zelaia 1913. urtean inauguratu zen arte, eta hori gogora ekartzeko plaka bat erakutsiko dute. Guztira, lau partida ofizial eta lagunarteko beste 44 partida jokatu zituen bertan.

Placido Bilbao entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu: Armando, Lakabeg, Larrazabal, Alkorta, Oskar Vales, Luis Fernando, Estibariz, Oskar Alkorta, Joseba Agirre, Lambea, Aiukar, Eleder, Imanol Etxeberria, Bolo, Ferreira, Mikel, Izaola eta Urzaiz.