
Athletic – Real Sociedad: txartel lagapena
Athletic – Real Sociedad: txartel lagapena
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati…
Zuzendaritza Batzak erabaki duenez, edozein arrazoiarengatik partidara joaterik eduki ez, eta jarlekua beste zale bati laga gura dioten bazkideek honela egin ahal izango dute:
BBKren OROTARAKO KUTXAZAINAK
Horrela nahi duten bazkideek, BBKko orotarako kutxazainetan egin ahalko dute lagapena, apirilaren 12tik aurrera hilaren 15eko 20:00ak arte.
Oharra: Athletic Clubek emandako bazkidearen pin zenbakia sartzea beharrezkoa izango da sarrera lagatzeko.
Bere pin zenbakia ezagutzen ez duten bazkideek honako helbidean [email protected] eskatu dezakete, bere nana eskaneatuta atxikituz, nortasuna benetakotzeko edo 94 423 33 23 fax zenbakian, nanaren fotokopia bat atxikituz.
Txartela utzi duten bazkide guztiei bazkidearen kodea ezabatuko zaie partida horretarako.
LEIHATILETAN
1. San Mames zelaiko txarteldegietara joan beharko dute, behean adierazitako ordutegi eta egunetan, eta bertan bazkide-txartelaren datuak eman.
2. Txartela laga duten bazkide guztiei bazkide-kodea ezabatuko zaie arestian aipatu den partida honetarako.
3. Bazkideen jarlekuak salduz gero, jarlekuaren prezioaren erdi garbia ordainduko zaie bazkideei, kuota helbideratuta duten kontura transferentzia baten bidez edo San Mames zelaiko txarteldegietan Levanteren aurkako partidarako zabaltzen diren ordutegian,
Sarrerak saltzeagatik jaso beharreko dirua eskuratzeko eskubideak partida jokatu eta hiru hilabeteetara du iraungitze-data.
TXARTELDEGIEN ORDUTEGIA
Hilaren 12a, 13a, 14a eta 15a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara.