Jolasetako finalaren oroitzapena
“Hementxe hasi zen famatzen elastiko zuri-gorria”. Esaldi honek hasiera ematen dio, euskeraz eta gaztelaniaz, Jolasetako…
“Hementxe hasi zen famatzen elastiko zuri-gorria”. Esaldi honek hasiera ematen dio, euskeraz eta gaztelaniaz, Jolasetako kirol instalazioen barruan Fernando Garcia Macua eta Fernando Lecanda Athletic Clubeko eta Real Club Jolasetako presidenteek, hurrenez hurren, gaur erakustera eman duten oroitzapenezko plakan agertzen den Kirmen Uribe euskal idazlearen bertsoari. Ekitaldiak gogora ekarri nahi izan du zelai getxotarrean orain dela ehun urte Athletic Clubek RCD Espanyol 3-1eko emaitzaz 1911ko Kopako finala irabazi zuela.
Garcia Macuak aipatu du “historia luzeegiaren zergadunak gara eta gaur, jokalariok eta zaleok, duela ehun urte hemen zeudenen sentimendu berberak ditugu, orduko harrotasunaz ere, eta ehun urte barru gauza bera gertatuko da, sentimenduak batzen gaituelako”.
Geroago, eta hainbat zaleen aurrean, Athletic Cluben eta Espanyolen talde beteranoek lagunartekoa jokatu dute, Losantos Omarek epaile lanetan arituz, eta zurigorriek 2-1 (Urzaiz eta Jon Ander Lambea) irabazi dute.
Oroipenezko jardunaldiaren amaieran, Athletic Clubek talde kataluniarraren ordezkariari, Bertomeu atezain ohiari, alegia, Aurelio Arteta margolariaren Pitxitxi koadroaren esmaltea oparitu dio, eta Neguriko klubari Jolasetako antzinako zelaia agertzen den Zuriarrainen margoaren kopia eta Klubeko artxibategietatik ateratako 1911ko final hartako bost argazkiz osatutako koadroa eman dizkio. Bere aldetik, Jolasetak opariak banatu dizkie Athletic Clubi eta kataluniarren talde beteranoari.

