Athletic Club

Narrazio eta Argazki Lehiaketaren saridunak

Narrazio eta Argazki Lehiaketaren saridunak

Atzo astelehenean, apirilak 18, Galder Reguera Athletic Club Fundazioaren Jardueren Arduradunaz, Jose Carlos Ramos El…

Atzo astelehenean, apirilak 18, Galder Reguera Athletic Club Fundazioaren Jardueren Arduradunaz, Jose Carlos Ramos El Corte Ingleseko Kanpo Harremanetarako Nagusiaz, Carmen Manrique El Correoko Marketing Zuzendariaz eta Endika Garamendi Athletic Clubeko Aldizkariaren Idazlari Nagusiaz osaturiko epaimahaiak aho batez onartu zuen II. Athletic Club Fundazioa-El Correo Kirol Narrazio eta Argazki Lehiaketaren sariak honako hauei ematea:

Narratiba mailan:

– Jaione de la Puerta, “Vive el deporte” lanarengatik
– Ane Rodríguez, “Kirolez gaineko maitasuna” lanarengatik
– Nerea Miguel, “Deporte” lanarengatik

Eta Argazki mailan:

– Sonia Martinez, “Campeonato de Euskadi de gimnasia rítmica” erreportaiarengatik
– Miren Orueta, “Deporte, haciendo amigos” erreportaiarengatik
– Iratxe Sillero eta Ilargi Sanginao, “El deporte, una forma de vida” erreportaiarengatik

Bestalde, epaimahaiak erabakiaren zailtasuna azpimarratu nahi izan du, aurten goi-mailako lanak aurkeztu baitira.

Guztira, ehun lanetik gora izan dira. Aurreko urteotan gertatu ez den bezala, aurtengo edizioan erreportaiak eta narrazioak nagusi izan dira eta argazki gutxiago aurkeztu dira. Bestalde, egileen %80 neskak izan direla aipatzekoa da.