

Bizkaiko lau taldek eta Gipuzkoako beste batek, bakoitzak bere mailan lehen postuak eskuratu dituzte Emakumezkoen futboleko San Prudentzioko VII. Jardunaldietan. Asteburu honetan jokatu dira Betoñoko kirol instalazioetan, Gasteizen.
Talde hauek dira txapeldun gelditu direnak: Barakaldoko Pauldarrak infantil eta alebinetan, Oñatiko Aloña Mendi kadeteetan, Athletic Club jubeniletan eta Erandio seniorretan. Betoñoko zelaietan partida animatuak jokatuta lortu dute txapeldun izatea.
‘Asteburu batean futbolzaleak diren 740 neska kirolari elkartzea oso gutxitan lortzen den zerbait da ‘, azaldu du Iñaki Egües jardunaldien antolatzaileak. ‘Euskaldun zein errioxarrek euren joko ona erakutsi dute Gasteizera joandako kide eta familiengatik, azken orduan ekaitza eta euria ari bazuen ere’.
Erandio neskak taldeko Deborah, eta Pauldarrak taldeko Ohiane Baldezate aukeratu zituzten “jardunaldietako jokalaririk onenak’ eta Ane Ochoa de Zuazola y Leire Rodríguez, biak Gasteiz Cup-ekoak, “atezain onenen” titulua jaso zuten. Kopako fasean garaileak hauek izan ziren: Irungo Real Unión taldeko seniorrak, Irun Artia jubenilak, Bergara Infantilak eta Mariño alebinak. Dafne Triviñok zuzentzen duen Gasteiz Cup taldeko arabarrek bigarren postua eskuratu zuten infantiletan.
Beste talde batzuk joko bikaina erakutsi zuten euren mailetan; hala nola, Urki, Baskonia, La Merced, Iturgarpe, Bizkerre, Ikasberri, Tolosa, Hamaika Bat, Kaskagorri eta Amorebieta. Jardunaldien laguntzaileak Arabako Foru Aldundia, Coca Cola, Schuss eta Kaiku izan ziren.
Bertaratuen artean zeuden: Iñigo Juaristi, Emakumezkoen Athletic Clubaren koordinatzaile nagusia, Jose Alvarez, Bizkaiko selekziokoa, Emilio Ona, Arabako selekziokoa eta Iraia Iturregi, Athletic Clubeko jokalaria Superligan.


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Emakumezkoen taldearen lan plangintza otsailaren 28ra arte
Emakumezkoena
Lehoiek larunbatean (17:00etan) berreskuratuko dute, urtarrilean Betisen aurka Sevillan jokatu behar zuten partida


Andrea De la Navaren mediku txostena
Emakumezkoena
Atezain zuri-gorria gelditu egin beharko da egun batzuetan, atzoko entrenamenduan belaunean izandako bihurritu arinaren ondorioz


Emakuzmekoaren taldearen plangintza otsailaren 21ra arte
Emakumezkoena
Emakuzmekoen lehen taldeak aste berri bat hasi du lehiaketarik gabe asteburuan Primera Iberdrolan