
2011-2012 UEFA Europa Leagueko Araudia
2011-2012 UEFA Europa Leagueko Araudia
Lehiaketan satzeko arauen 2.04. artikuluaren arabera, Kopako txapelduna eta txapeldunordea UEFA Champions Leaguerako sailkatu badira,…
Lehiaketan satzeko arauen 2.04. artikuluaren arabera, Kopako txapelduna eta txapeldunordea UEFA Champions Leaguerako sailkatu badira, UEFA Europa Leaguerako txartela lortu duen Ligako talde edo taldeen atzetik segituan sailkatu denak txapelketa horretan lehiatzeko eskubidea dauka. Dagoeneko, gure txapelketaren zazpigarrenari mesede egin dio hurrengo denboraldian FC Bartzelona eta Real Madril (Kopako finalera iritsi direnak) UEFA Champions Leaguen jokatu izanak.
Kopako txapeldunak UEFA Europa Leagueko multzoen fasean sartzeko jokatu beharreko play off-ean zuen lekua Ligako bosgarrenari dagokio, eta era berean, azken honek seigarren sailkatuari utziko dio bere tokia, beraz, biek multzoen fasera sartzeko gainditu behar den kanporaketa bakar bati egingo diote aurre. Gauzak horrela, zazpigarrenak seigarrenak utzitako postua eskuratuko du, bi kanporaketa izango dituela.