Athletic UEFAra!, ekitaldiak
Maiatzaren 15ean, igandean, San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den Athletic Club-Malaga partida dela-eta, non gure…
Maiatzaren 15ean, igandean, San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den Athletic Club-Malaga partida dela-eta, non gure taldeak hurrengo UEFA Europa Leaguerako txartela eskura dezakeen, Athletic Clubek, Movistar bazkide teknologikoarekin batera, hainbat ekitaldi prestatu du Athletic UEFAra! lelopean.
Esaldi hori zelai inguruko LEDetan agertuko da, eta taldea zelairatzen denean mosaiko bat osatuko da. Horretarako 20.000 kartoi mehe gorri eta beste hainbeste zuri erabiliko dira, atzetik jarraibideak dituztela. Era berean, 16 x 6 metroko Athletic UEFAra! dioen olana zabalduko da Ekialde Aurrealdeko lehen lerroetan. Halaber, ekitaldien irudiak islada izango du bideo-markagailuan partida hasi baino lehen, ostean ezin izango baita irudirik bota, ezta kronometroa martxan jarri edota beste zelaietako emaitzak eskaini etab.
Azkenik, Movistar-ek lelo berdinarekin apaindutako zepelin bat erabiliko da eta Athletic UEFAra! kanpainak gure hedabide ofizialetan (web, twitter, facebook eta partidako boletina) presentzia izango du.

