
Bazkide Barria bigarren fasearen amaiera
Bazkide Barria bigarren fasearen amaiera
Bazkide Barria bigarren fasea gaur, 2011ko maiatzaren 14an, 22:00etan amaitu da. Hala eta guztiz ere,…
Bazkide Barria bigarren fasea gaur, 2011ko maiatzaren 14an, 22:00etan amaitu da. Hala eta guztiz ere, Bazkide Barria izateko aukera eta, bide batez, San Mames futbol zelai berria eraiki eta gero bertan jesarleku bat izateko aukerak indarren darrai. Hemendik aurrera gura duen orok bere eskaera gauzatu dezake Bazkideenganako Arreta Bulegoan (Ibaiganen).
Aurtengo maiatzaren 16tik aurrera izena ematen duten Bazkide Barrientzako sarrera kuota 1.400 eurokoa izango da. Interesdunak horrela gura izanez gero, BBK-ren bitarteko finantziazio aukera interesgarri pare bat eskaintzen dira.
Informazio gehiago lortzeko, interesa dutenak Klubarekin harremanetan ipini daitezke 944 240 877 telefono zenbakiaren bitartez edota www.athletic-club.net gure web orriko Bazkide Barria atalaren bitartez.