Athletic Club

Emakumeen taldeko entrenamendu plana

Emakumeen taldeko entrenamendu plana

Nahiz eta Bartzelonan garaipena lortu ez, Emakumeen taldea gaur entrenamenduetara itzuliko da eta taldearen asmoa…

Nahiz eta Bartzelonan garaipena lortu ez, Emakumeen taldea gaur entrenamenduetara itzuliko da eta taldearen asmoa hurrengo fasean egotea da. Horretarako bi gol sartu behar dizkiote igandean RCD Espanyol-i. Kontutan hartzen bada Ligan emaitza hori lortu zela Lezaman, taldearen barruan dena ez dagoela galduta uste dute. Hauxe da aste honetako lan plangintza, partida prestatzeko:

Maiatzak 16, astelehena: Lan saioa Lezaman 17:00etan.
Maiatzak 17, asteartea: Atseden eguna.
Maiatzak 18, asteazkena: Lan saioa Lezaman 17:00etan.
Maiatzak 19, osteguna: Lan saioa Lezaman 17:00etan.
Maiatzak 20, ostirala: Atseden eguna.
Maiatzak 21, larunbata: Lan saioa Lezaman 10:00etan.
Maiatzak 22, igandea: eguerdiko 12etan, Lezaman, Athletic Club-RCD Espanyol.