Asteazken honetarako ekintzak
Aitziber Juaristik Portugaleteko Maestro Zubeldia Ikastetxea bisitatuko du 10:00etan. 15:30etan Iñigo Díaz de Cerio eta…
Aitziber Juaristik Portugaleteko Maestro Zubeldia Ikastetxea bisitatuko du 10:00etan.
15:30etan Iñigo Díaz de Cerio eta Urko Vera Santurtziko ‘Sta. María-Hijas de la Cruz’ Ikastetxearen 150. urteurrenaren ospakizunetan egongo dira.
18:30etan, aldiz, Fernando Llorentek, Javi Martinezek eta Iker Muniainek Elgetako Intxortako Lehoiak Peñak antolatutako sinadura jardunaldian hartuko dute parte.
Azkenik, Castroko Lazur-Athletic Peñaren Inaugurazio Ofizialean Gaizka Toquero eta Borja Ekiza egongo dira, 19:30etatik aurrera.