Athletic Club

Zarrak ratiorik onena mantenduko du

Zarrak ratiorik onena mantenduko du

Telmo Zarraonandiak denboraldi bateko golegileren ratiorik onena mantentzen du, 1950-51 Ligan lortu zituen 38 gol…

Telmo Zarraonandiak denboraldi bateko golegileren ratiorik onena mantentzen du, 1950-51 Ligan lortu zituen 38 gol 30 partidatan (1,26 gol partidako) eta baita ere denboraldi oso batean, 1950-51garrenean, 46 gol Liga eta Kopan 36 partidatan (1,27 gol partidako). Bestelako konparaketarik ezin da egin, europar lehiaketak 1955-56 denboraldira arte ez baitziren hasi.

Halaber, Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalariak, egun 38 gol Ligako partida baten faltan eta 45 gol Liga eta Kopa batera, hau da 46 partidatan, hamar gol sartu beharko luke Ligako azken jardunaldian Zarraren ratiorekin bat egiteko eta, aldiz, hamalau Liga eta Koparen artekora iristeko.