Dena prest Santanderren jokatzeko
Dena prest dago Santanderren jokatzeko Ligako azken jardunaldiari dagokion partida, maiatzaren 21ean, larunbatean, 22:00etatik aurrera,…
Dena prest dago Santanderren jokatzeko Ligako azken jardunaldiari dagokion partida, maiatzaren 21ean, larunbatean, 22:00etatik aurrera, bertako Real Racing Cluben aurka. Zurigorriek 12:00etan autobusez Lezamatik irten dira eta 13:30ak inguruan Santanderreko Palacio del Mar Hotelera heldu dira, Jone Miren Artetxebarria eta Jesus Arancibia batzakideak, Joxe Anjel Iribarrekin batera buru zirela.
Bazkaria 14:00etan izan da, eta espediziokideak bisitatzen Fernando Garcia Macua presidentea egon da. Ostean, lehen aipaturiko batzakideekin eta Juan Antonio Zarate eta Jorge Alejandrerekin batera Real Racing Clubeko agintariek antolatu duten bazkari instituzionalean hartu dute parte. Bestalde, lehen taldeak 18:45ean askaria izango du eta 20:45ean gertu dagoen futbol zelairantz abiatuko da.
Halaber, goizeko 12:00etan, delegatuen bilera egon da El Sardinero futbol zelaian, partida aurreko neurriak zehazteko. Hauen artean, talde biak futbol zelaian partida hasi baino bost minutu lehenago egon behar dira, bideomarkagailuetan kronometrorik eta gainerako partiden emaitzarik ezin dela ipini eta ezin direla elkarrizketarik egin.