Athletic Club

Zarrak bere ratio partidako eta minutuko mantendu ditu

Zarrak bere ratio partidako eta minutuko mantendu ditu

Telmo Zarra gure jokalari ohiak oraindik denboraldi bateko golegileren ratiorik onena mantentzen du, 1950-51 Ligan…

Telmo Zarra gure jokalari ohiak oraindik denboraldi bateko golegileren ratiorik onena mantentzen du, 1950-51 Ligan lortu zituen 38 gol 30 partidatan (1,26 gol partidako) eta baita ere denboraldi oso batean, 1950-51garrenean, 46 gol Liga eta Kopan 36 partidatan (1,27 gol partidako). Bestelako konparaketarik ezin da egin, europar lehiaketak 1955-56 denboraldira arte ez baitziren hasi.

Agi denez, Cristiano Ronaldok Ligan 40 partida jokatu du, beraz zortzi partida gehiago, eta Kopakoa gehitzen badiogu 47, baina pasa den astean esaten genuen bezala, Zarraren ratioa hobeagoa da golak/partidako eta bata ere golak/minutuko, Pitxitxi Saria antolatzen duen egunkariak beste datu batzuk eman bazituen ere.

Zarrak laurogeita hamar minutuko 30 partida jokatu zuen, hau da, 71,05 minutu gol bat eta hurrengoaren artean. Ronaldok, bere aldetik, 31 partida oso osorik jokatu du eta beste hirutan hainbat minutu 2.958 egin arte. Ofizialki, aldiz, Real Madrileko web orriak dionez, 3.053 minutu jokatu du eta kasu horretan bataz bestekoa 76,32koa da.

Demagun Pitxitxi Saria antolatzen duen egunkariari arrazoia emango bagenio, Ronaldoren bataz bestekoa 72,14 gola/minutuko litzateke eta Real Madrileko estatistika ofizialak begiratuz gero, 74,46 lirateke. Beraz, Ronaldok ez ditu Zarraren ratioak gainditu.