

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak, gaur, maiatzaren 25ean 19:15etatik aurrera Ibaigane Jauregian egindako bileran, bere aginte naturala amaitzear dela, aho batez hartu du Presidentetza eta Zuzendaritza Batzarako hauteskundeak deitzea erabaki du, gaur egungo Estatutuen V. Izenburuan, Hauteskunde Erregimena, 65. artikulu eta ondorengoetan jasotzen denaren arabera. Hauteskundeak uztailaren 7an egingo dira
Zuzendaritza Batzak bere agintaldia maiatzaren 28an, larunbatean, amaituko du, hauteskundeetarako deialdiaren aurreko egunean, une horretatik bertatik Kudeaketa Batzordea bihurtuz, Estatutuen arabera Zuzendaritza Batzari dagozkion aginte, administratze eta ordezkatze lanak eginez, Klubeko Estatutuen 68. artikuluan arautzen den legez.
Halaber, honako hauteskundeen egutegia onartu da, Estatutuen 73. artikuluan jasotzen den legez:
1. Hasierako data maiatzaren 29a, igandea, izango da, hauteskundeetarako data gutxienez Bizkaia Lurralde Historikoko egunkari bitan eta Klubeko iragarki-taulan argitaratuz. Hauxe izango da Klubeko estatutuen 73. artikuluan jasotzen den berrogei eguneko epearen hasiera.
2. Presidentetza eta Zuzendaritza Batzarako hautagai zerrendak aurkezteko epea egutegiko hamaikagarren egunean zabalduko da, ekainaren 8an, asteazkenean, eta egutegiko hogeigarren eguneko 24etan amaituko da, hau da ekainaren 17an, ostiralean.
3. Hauteskunde Batzak egutegiko hogeita bosgarren eguneko arratsaldeko 18etan aldarrikatuko ditu hautagai zerrendak, ekainaren 22an hain zuzen ere, eta hautagai zerrenda guztiak zazpi egunean ikusgai izango dira Klubeko iragarki taulan, erakusteko epea, beraz, ekainaren 29ko 18:00etan, asteazkenean, amaituko da.
4. Hauteskundeak egutegiko berrogeigarren egunean egingo dira, hau da, uztailaren 7an, ostegunean.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz


BIZI AMETSA bilduma berria
Kluba
Athletic Clubek produktu sorta berri bat eskaintzen du Kopako finalak jokatu arte


Marcelino: “Ondo neurtu dugu denbora eta ez dugu etsi”
Lehen taldea
Entrenatzaile zuri-gorriak bere taldeak Levanteren hasierako golari erantzuteko eta Kopako finalean sartzeko izan duen gaitasuna azpimarratu du


“Harro egoteko modukoa da lagun talde honekin lehiatzea”
Lehen taldea
Raul Garciak “taldeak egiten duen horretan duen fedea” azpimarratu du Levanteren aurka Kopako finalerdian lortutako garaipenaren ostean


Kopako beste final bat!
Lehen taldea
Marcelinoren lehoiek historia egin dute eta 15 egunetan bi final jokatuko dituzte, Real Sociedad eta Bartzelonaren aurka, luzapenean Levanteri 1-2 irabazi ostean Berenguerren golarekin


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Ciutat de Valèncian jokatuko den Kopako finalerdietako itzuliko partidarako hasierako hamaikakoak kontsultatu


TADak desuseztatu egin du Iñigo Martinezengatik eskatutako kautelarra
Lehen taldea
Athleticeko jokalariak ezin izango du Levanteren aurka jokatu gaur gauean


Iñigo Martinez: neurri kautelarraren eskaera TADen aurrean
Lehen taldea
Athletic Clubek gaurko egunerako premiazko neurri kautelarra hartzeko eskatu dio Kirolaren Administrazio Auzitegiari, Apelazioak errekurtsoa bertan behera utzi ondoren


Lehoiek Valentziara bidean bizitako bidaia
Lehen taldea
Athletic Clubeko espedizioa kontzentrazio-hotelean dago dagoeneko, emozioz beteriko goiz baten ostean


Urrats bat gehiago #BiziAmetsa
Lehen taldea
Athleticek Levanteren aurka neurtuko ditu indarrak bihar Errege Kopako finalerdietako itzuleran, finala lortzeko azken urratsa