Zuzendaritza Batzaren oharra
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak bazkideei jakinarazten die gaur maiatzaren 28ko 24etan, pasa den maiatzaren 25eko…
Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak bazkideei jakinarazten die gaur maiatzaren 28ko 24etan, pasa den maiatzaren 25eko bileran erabaki zenarei jarraituz, bere jardunari uzten diola eta Klubeko Kudeaketa Batzorde bezala eratzen dela. Estatutuen 68garren artikuluan jasotzen den legez.
Egungo Estatutuek diotenez, Kudeaketa Batzordea Zuzendaritza Batzaren kideek osatzen dutela eta Zuzendaritza Batza bezala jardungo duela bihar, maiatzaren 29an hasten diren hauteskundeetan irabaziko duen Hautagaitzak agintea hartu arte, gogorarazten zaie bazkidei.
Beraz, Estatutuei jarraituz, Kudeaketa Batzak, igandean, maiatzaren 29ko 0:00etatik aurrera, dagozkien gobernatze, administratze eta ordezkatze lanak beteko ditu, klubeko ezinbesteko jardueetara eta bere intereseetara mugatuz, beti ere Estatutuen 68garren artikuluari jarraituz.
Kudeaketa Batzak Zuzendaritza Batza berria aukeratzeko hauteskundeak deitzeko duen funtzioak edukirik ez dauka oraingo honetan, Zuzendaritza Batzak jada egin baitu hauteskunde deialdia, aginte naturala amaitzean, Klubeko Estatutuen 70garren artikuluan jasotzen den legez.
Halaber klubeko bazkideei gogorarazten zaie hauteskunde-prozesua bultzatzeko alde guztiak eta bere bilakaera Klubeko Hauteskunde Batzan datzala Estatutuen 72. artikuluak dionez eta honako funtzio hauek izango ditu:
a) Hautesle-errolda onartu.
b) Aurkeztu diren hautagaitzak aldarrikatu eta argitaratu.
c) Hauteskunde mahaiak, izendatu, horrela behar bada.
d) Aukeratu diren hautagaiak aldarrikatu.
e) Aurkezten zaien helegiteak, iradokizunak eta eskakizunak erabakitzea.
Zuzendaritza Batzak
Bilbon 2011ko maiatzaren 28an