

Akordioa 2012-2013 denboralditik aurrera gauzatuko da
Hitzarmenaren arabera, ikus-entzunezko operadoreak 2012-13, 2013-14 eta 2014-15 denboraldietan Athletic Clubek Ligan eta Kopan jokatuko dituen partiden igorpen-eskubideak erosi du Canal+ eta Digital+ kateentzako. Hitzarmen honek futbol talde baten eta telebista operadore baten arteko harremanaren eredu berria ekarri du, elkarrenganako hazkundea eta negoziorako esparru berriak sortzeko asmoz.
Prisa TV-k eta Athletic Clubek sinatu duten akordioaren arabera, Canal+ eta Digital+ kateen jabea den telebista operadoreak klubaren igorpen-eskubideak erosi ditu 2012-13, 2013-14 eta 2014-15 denboraldietarako. Hitzarmenean Athleticek Ligan eta Kopan jokatuko dituen partidak sartzen dira.
Prisa TV eta Athletic Cluben arteko elkarren arteko laguntza honen jomuga nagusia ikus-entzunezko eskubideen ustiapenean elkarrenganako hazkundearen eredua ahal den eta gehienera bilakatzea eta miatzea izango da. Gauzak horrela, Canal+-ek eta Athletic Clubek elkarrekin jardungo dute futbol profesionalaren ikus-entzunezko eskubideen ustiapen merkatua zabaltzeko eta klubeko irudia indartzeko asmoz.
Pedro Garcia Guillenek, Prisa TV-ren kontseilari delegatuak, azpimarratu nahi izan du “akordio mota honen bidez, Espainiako Ligaren telebista eskubideen merkatura egonkortasuna itzultzeko lanean segitzen duela erakusten du Prisa TV-k”. Oso pozik gaude Athletic bezalako talde garrantzitsuarekin urrats hau emateagatik”. Halaber, Garcia Guillenek aipatu du “Prisa TV bere eskuak zabalik dituela ildo honetatik lanean segitzeko eta, bide batez, modelo berri bat ezartzen jarraitzeko”.
Bestalde, Fernando Garcia Macuak, Athletic Clubeko Kudeaketa Batzordearen presidenteak, adierazi du “Klubarentzat oso hitzarmen ona da nola kualitatiboki hala kuantitatiboki, esparru guztietan oinarri sendoetan hazteko dugun helburu estrategikoa betetzeko beste urrats bat da eta, aldi berean, gure futbolaren talde garrantzitsuenen artean Athletici dagokion lekuan egituraren aldetik ezartzeko. Horrez gain, kluba eta operadorearen arteko harremanaren kontzeptu berri bat ekarri du, alde guztientzako emaitza hobeagoetara heltzeko ahalegin komunean oinarritua”.


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida