Athletic Club

Ekiza eta Muniain pozarren UEFAko hamaikakoan

Ekiza eta Muniain pozarren UEFAko hamaikakoan

Borja Ekiza eta Iker Muniain jokalariak pozarren hartu dute UEFAk bere web orrian egin duen…

Borja Ekiza eta Iker Muniain jokalariak pozarren hartu dute UEFAk bere web orrian egin duen Ligako errebelazioen hamaikakoan sartzeagatik. Biek taldekideen laguntza paregabea eskertu dute eta beste hainbatetan gertatzen den legez, lan kolektiboa azpimarratu dute.

Esaterako Ekizak zera hau esan du: “Pozarren nago, klubetik zerrenda horretan agertu naizela esan didate eta niretzat gero eta ustekabe goxoak hartzen ari naiz nire estreinaldiaren denboraldian” . Dena den, zailena aurretik daukala jakin badaki, primeran gainera: “Harro nago Athleticen egoteagatik, harro nago eman didate ongi etorriarengatik eta aldagelan aurkitu ditudan adiskideengatik, baina jakitun nago ere datorren denboraldian lehiakortasuna ere handia izango da eta gainera hiru lehiaketa daukagu aurretik. Beraz, eskertzekoa da nire lana kontuan hartzea, eskertzekoa da gainerakoen laguntza, baina oporretan atsedena hartu ostean, lana izango da bide bakarra oraingoa ezerezean gera ez dadin”.

Aurrelaria, bere aldetik, harriduraz hartu du izendapen berezi hori: “Egia esan, ez nuen espero, baina beti ona da web orri garrantzitsu batean gure aipamena agertzea. Borja eta biok agertu gara, baina talde lanaren saria da. Nire ustez denboraldi oso ona egin dugu eta adibide gisa Llorente, Iraola, Martinez, San Jose, bere garaian Iturraspe edo Jonasekin gertatu den bezala, eta baita taldekide berria den Ander Herrera opor gutxiago izatea da horren adierazle garbia da. Pozik egoteko modukoa eta eskertu nahi diet izendatu gaituztenei eta baita taldekide guztiei ere”