Ohorezko Gazte taldearen egoera
Kluba

Ohorezko Gazte taldearen egoera

Gaur, ekainaren 15ean, hauxe da Gazte mailako Ohorezko taldearen jokalarien egoera:Iñaki De Esteban, Javier Lopez,…

Athletic Club
Athletic Club
2011ko eka. 15a

Gaur, ekainaren 15ean, hauxe da Gazte mailako Ohorezko taldearen jokalarien egoera:

Iñaki De Esteban, Javier Lopez, Koldo Salcedo, Asier Salgado, Adrian Mallagaray eta Joseba Valladares baja dira.

Bestalde, Urtzi Erleaga, Pedro Altamira, Aitor Kortabitarte, Iker Guarrotxena, Mikel Fernandez, Jon Iruarrizaga, Eneko Zabaleta, Iker Aspiazu, Ager Aketxe, Sergio Mendiguchia eta Gorka Luariz Baskoniako lantaldera pasako dira. Sergio Dominguez (Oyonesa Kirol Elkartean lagatuta egon dena) Baskoniara itzuliko da.

Halaber, Iñigo Ruiz de Galarreta Bilbao Athleticera joango da.