Hautagaitzen aurkezpena
Ekainaren 17an, ostiralean, 24:00etan Athletic Clubeko Presidentetza eta Zuzendaritza Batzarako hautagaitzak aurkezteko epea amaitu da….
Ekainaren 17an, ostiralean, 24:00etan Athletic Clubeko Presidentetza eta Zuzendaritza Batzarako hautagaitzak aurkezteko epea amaitu da. Azkenean bi izan dira bermeak aurkeztu dituzten hautagaitzak, Fernando Garcia Macuarena eta Josu Urrutia Telleriarena. Orain Hauteskunde Batzordeak bermeak aztertuko ditu eta ekainaren 22an, asteazkenean, 18etan Hauteskunde Batzordeak berak hautagai zerrendak ofizialki aldarrikatuko ditu.