Athletic Club

San Mameseko soropila aldatuko da

San Mameseko soropila aldatuko da

San Mameseko soropila aldatuko da, bertan duela gutxi egin den azken kontzertuak eragindako kalteen ondorioz….

San Mameseko soropila aldatuko da, bertan duela gutxi egin den azken kontzertuak eragindako kalteen ondorioz. Berdegune berria ezartzeko lanen baitan sustraitze eta drainatze geruzak aldatzea eta baita ureztatze sistema berria jartzea sartzen dira.

Lanak uztailaren amaiera arte luzatuko dira eta horien berri klubeko hedabide ofizialen bitartez eskainiko dira. Bitartean hedabideek ezin izango dute San Mamesera sartu.