Athletic Club

Lezama

Lezama

Lezamako instalazioak lehen taldearen entrenamendu gunea eta gure harrobiaren futbol eskola dira, Athletic-en bihotza azken…

Lezamako instalazioak lehen taldearen entrenamendu gunea eta gure harrobiaren futbol eskola dira, Athletic-en bihotza azken finean. Inauguratu zirenetik berrogei urteak gogora ekartzeko ‘Lezama Athletic Cluben bihotza’ liburua argitaratu da eta, ildo beretik, erakusketa bat antolatu ere.

Athletic Club Museoan jarritako argi kutxa batean, Lezamako eguneroko lanek (entrenamenduak, partidak, taldeak, teknikariak…) utzitako oroitzapenen bilduma bat agertzen zaigu argazkien bidez. Baita ‘Lezama XXI’ proiektuaren maketa berria, joan den maiatzaren 26an hedabideen aurrean aurkeztu zena.