Athletic Club

Hil da Areta III

Hil da Areta III

Jose Luis Areta, Athletic Clubeko jokalaria 1960-61 denboraldian, Sevillan hil egin da joandako asteazkenean, ekainak…

Jose Luis Areta, Athletic Clubeko jokalaria 1960-61 denboraldian, Sevillan hil egin da joandako asteazkenean, ekainak 29.

Areta III 1960ko irailean Athleticera heldu zen Osasunatik etorrita, bere jaioterriko taldetik, alegia. Hilabeteak eman zituen Athleticek jokalariaren fitxaketa gauzatzeko, eta FC Bartzelonarako bidea hartu zuten Garay eta Beitiaren fitxaketekin zerikusia izan omen zuen.

Aurrelari indartsua eta sendoa izan zen, eta erasoaren erditik eta bi hegaletatik jokatu ohi zuen. Bilbon egon zen denboraldian 33 partida ofizialetatik 27tan aritu zen eta bost gol sartu zituen. Alde batetik, 1960-61 denboraldiaren erdian eserlekuan gertatutako aldaketak (Martim Francisco jarri zen Ipiñaren ordez), eta bestetik, lantalde osoaren fitxarik garestiena izanak, eragin handia izan zuten Sevillarako bidea hartzeko beste lau urteko kontratua izan arren.

Jokatzeko gaitasunak izan bazituen ere, Areta III.ak, Jose Luisek, ez zuen zorte handirik izan Athleticen, Areta I, Serafin anai nagusiarekin gertatu zen modura. Izan ere, azken honek 1949tik 1957ra arte jokatu zuen zurigorriz jantzita, 128 partida jokatuz eta Liga bat eta hiru Kopa irabaziz.