Athletic Club

Memorial Cup: txapeldunak

Memorial Cup: txapeldunak

Athletic Clubek honako hamaikako hau zelairatuko du: Iraizoz, Gurpegi, Castillo, San Jose, Amorebieta, Orbaiz, David…

Athletic Clubek honako hamaikako hau zelairatuko du: Iraizoz, Gurpegi, Castillo, San Jose, Amorebieta, Orbaiz, David Lopez, Herrera, Llorente, Toquero eta Gabilondo.

Aulkian Ruiz de Galarreta eta Raul egongo dira.

Werder Bremen: 1 Wiese, 8 Fritz, 22 Papasthatopoulos, 37 Balogun, 13 Schmitz, 25 Trybull, 44 Bargfrede, 35 Trinks, 14 Hunt, 7 Arnautovic eta 11 Rosenberg.

Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza eraman dute Juan Antonio Deustoren omenez. Gaur orain dela lau urte Raimundo Perez Lezama zendu zen. Atezain ohiak Southamptonen ere jokatu zuen.

Hasi da partida.

(4′) Gabilondoren jaurtiketa atezainak oinarekin desbideratu du.
(6′) Athleticen aldeko kornerra. Llorente ez da gutxigatik heldu.
(10′) Zale zurigorri asko dago. Southamptonekoak eta jakina Athleticekoak ere. Gure taldea nagusi hasierako minutuetan.
(15′) Ia ordu laurden bat eta zurigorriak nagusitzen diren arren, aukerarik ez.
(16) Castilloren erdiraketa gutxigatik kanpora joan da.
(22′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Gabilondok maisuki ezkerrez falta angelutik sartu du.
(23′) Herrerak eskuinez areaz kanpotik desbideraturik jaurti du.
(25′) Balogunek buruz ez du gutxigatik banako berdinketa ezarri.
(28′) Gabilondok jaurti atezainaren aurrean, baina ezin du gainditu.
(33′) Llorentek buru eta atzelari batek atepean urrundu du.
(35′) 1-1. Phillip Bargfredek boleaz berdinketa ezarri du.
(37′) 1-2 GOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Toquerok eskuinez gertutik David Lopezen erdiraketa errematatu du.
(39′) Herreraren bolea atezainak urrundu du.

Amaitu da lehen partida. Athletic Clubek 2-Werder Bremenek 1. Titulua eskuratzeko Southampton irabazi behar.

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Southamptonen aurka: Raúl, Iraola, Ustaritz, San José, Aitor Ocio, Iturraspe, Susaeta, De Marcos, Igor Martínez, Saborit e Ibai. Aulkian Ruiz de Galarreta eta Iraizoz egongo dira.

Southampton: 31 Tommy Forecast, 2 Frazer Richardson, 15 Radhi Jaidi, 16 Aaron Martin, 23 Ryan Dickson, 24 Lee Holmes, 4 Morgan Schneiderlin, 18 Richard Chaplow, 17 Jonathan Forte, 9 Lee Barnard eta 29 Ryan Doble.

Hasi da azken partida.

(6′) Korner Athleticen alde eta San Josek buelta erdian zutoinera eskuinez bidali du.
(8′) Raulek Dobleren jaurtiketa urrudu du.
(11′) Doblek jaurti eta Raulek harrapatu du.
(17′) Igor Martinez arean sartu da, baina azken unean bere jaurtiketa Chaplowek moztu du.
(23′) Richardsonek urrutitik langa gainetik jaurti du.
(24′) Igor Martinezen aukera bikaina, baina bere eskuinkada Forecastek gorputzarekin urrundu du.
(27′) De Marcosek jaurti eta atezainak harrapatu du.
(28′) Susaetak banako jokaldia egin du, baina bere jaurtiketa kanpora bidali du. Ostean Ustaritzek buruz kanpora errematatu.
(35′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA Igor Martinezek atezainaren aldaratzea barrura bidali du, Susaeta eta De Marcosen jaurtiketen ostean.
(39′) Igor Martinezek ezin du kontraeraso on bat burutu. Atezainak harrapatu du.
(40′) Ustaritzek baloi arriskutsua moztu du.
(45′) Etxeko atezaina errematatzera joan da. Alfferrik.
(47′) 0-2. GOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Iraolak gol bikaina atezainaren gainetik. Amaitu da lehia. Southamptonek 0-Athletic Clubek 2. Txapeldunak