
Bizkaiko futbolarekin lagunarteko partidak
Bizkaiko futbolarekin lagunarteko partidak
Athletic Clubek hiru lagunarteko partida jokatuko du abuztuan Bigarren B Mailan diharduten beste horrenbeste bizkaitar…
Athletic Clubek hiru lagunarteko partida jokatuko du abuztuan Bigarren B Mailan diharduten beste horrenbeste bizkaitar talderen aurka. Zerrenda honako hau da:
Abuztuaren 1ean edo 2an: SD Amorebieta-Athletic Club. Ordutegia ere baieztatzeke dago. Zornotzarrak debutariak dira maila honetan, nahiz eta jada 86 urte bete.
Abuztuaren 8an, astelehenean, 19:30ean, Las Llanasen. Sestao River-Athletic Club. Orlegibeltzek maila berreskuratu berri dute.
Abuztuaren 12an, ostiralean, Arlonagusian, Lemona-Athletic Club, ordutegia baieztatzeke. Partida hau Urko Veraren lekualdatzearen kontratuan jasotzen zen.