

Athletic Clubek San Mameseko Hegoaldeko Behe Harmailan jesarlekua duten bazkide guztiei bidali die eskutitz bat zera adieraziz: UEFA Europa League-n hurrengo edizioan jokatuko dugunez, lehiaketa horrek duen segurtasunaren inguruko araudia bete behar duela Klubak. Zehazki, UEFA Europa League-eko Araudiaren 14. artikuluko 8. puntua: “klubek gutxienez zelaiaren edukieraren %5a esleitu behar dute zaletu bisitarientzat, aparteko zonalde seguru batean…”, azkenean erreserbatutako eserleku horiek guztiak horretarako erabiltzen diren edo ez kontuan izan gabe. Ertzaintzaren Segurtasun Zuzendaritzak eta Joko eta Ikuskizunetako Zuzendaritzak, biak ere Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailakoak, zehaztu dute Hegoaldeko Behe Harmaila dela horretarako kokagunerik egokiena eta seguruena.
Kaltetutako bazkideentzat, Klubak Tribunako beste eserleku bat hartzeko aukera emango du, bere balioaren %50ean, agindu hau betetzean eragin dituen kalteen ordain gisa. Klubak kasu bakoitzean jakinaraziko du zein datatan eta zein modutan eskuratu daitezkeen sarrerak edo taldekako faseen bonua.
Honi buruzko edozein zalantza argitzeko 94 424 08 77 telefono zenbakian edo [email protected] helbide elektronikoan egin daiteke.


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu du jokalari zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, 2022ra arte kontratua berritu ostean


Raul Garciak kontratua berritu du 2022ra arte
Lehen taldea
Akordioak beste denboraldi baterako aukera ematen du, zenbait helbururen arabera


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako


Real Betis-Athletic Club, larunbatean 17:00etan
Emakumezkoena
Emakumezkoen lehen taldeak larunbat honetan jokatuko du Primera Iberdrolan atzeratuta zuen Betisen aurkako partida


Elizegi: “Athletic txapeldun batekin amets egiten dugu”
Kluba
Athleticeko presidenteak Ezohiko Batzar Nagusiari buruzko balorazioa egin du: “Bazkideen konfiantza sentitu dugu, baina baita gauzak hobetu behar ditugula ere”