Athletic Club

Espedizioa Londresen dago

Espedizioa Londresen dago

Athletic Clubeko espedizioa Londresen dago abuztuaren 6an Tottenhamen aurka 17:15ean (18:15ean Bilbon) lagunarteko partida jokatzeko….

Athletic Clubeko espedizioa Londresen dago abuztuaren 6an Tottenhamen aurka 17:15ean (18:15ean Bilbon) lagunarteko partida jokatzeko. Zurigorriek 17:00etan txarter hegaldiez abiatu dira, Alberto Uribe-Echevarria, Xabier Perez-Gaubeka eta Jon Muñoz batzakideak, Jose Mari Amorrortu kirol zuzendaria eta Jose Anjel Iribar buru zirela, ordu t’erdi beranduago Stantedeko aireportuan lurreratzeko.
Hortik autobusez Marriot Waltan Abbey hotelera abiatu dira. Londresen Josu Urrutia presidenteak eta Jon Berasategi zuzendari orokorrak, Nyonetik etorri berriak, espedizioarekin bat egingo dute.