Athletic Club

Europa League txapelketarako zozketa

Europa League txapelketarako zozketa

Athletic Clubek Trabzonspor (Turkia) izango du aurrez aurre UEFA Europa Leaguen. Abuztuaren 18an Istanbulen -Atatürk…

Athletic Clubek Trabzonspor (Turkia) izango du aurrez aurre UEFA Europa Leaguen. Abuztuaren 18an Istanbulen -Atatürk Olimpiyat Stadium- eta abuztuaren 25an San Mamesen.

Zozketa ez da onena izan Athletic Clubarentzat, alde batetik urrun dagoelako eta, bestetik, arerioa indartsua delako. Duela egun gutxi Champions Leaguetik at geratu baita. Trabzonspor iazko denboraldian (2010-11) Turkiako Ligako txapeldunordea izan zen, Fenerbahce txapeldunarekin berdinduta. Hogeita bost partida irabazi zuen, zazpi berdindu eta soilik bi galdu, 69 gol eginez eta 23 jasoz.

Champions Leagueko aurreko errondan Benficak kanpoan utzi zuen (2-0 Portugalen eta 1-1 Turkian).