Athletic Club

Zozketaren balorapenak

Zozketaren balorapenak

Josu Urrutia presidenteak zerau esan du Nyonen bizi izan duen zozketari buruz: ‘Zalantza barik, ez…

Josu Urrutia presidenteak zerau esan du Nyonen bizi izan duen zozketari buruz: ‘Zalantza barik, ez dugu zorte onegirik izan zozketan, Trabzonspor taldea indartsua baita oso, iazko Ligan txapeldunarekin berdinduta amaitu zen eta. Gainera aurtengo taldea indartsuago dirudi eta Zokoraren presentzia honen adierazle da. Hala eta guztiz ere eta talde, teoriaz, bigunagorik zeuden arren, kanporaketa hau gainditu beharko dugu Multzoen Fasean sartzeko eta ziur nago taldea ondo prestaturik helduko dela. Gainera itzuliko partida etxean jokatuko dugu, gure Aste Nagusian, eta giroa ziurtaturik daukagu’.