Athletic Club

Athletic Clubek 2 Valladolidek 2

Athletic Clubek 2 Valladolidek 2

Athletic Clubek honako hamaikakoa hau aurkeztuko du R.Valladoliden aurka: Iraizoz, De Marcos, Aurtenetxe, San Jose,…

Athletic Clubek honako hamaikakoa hau aurkeztuko du R.Valladoliden aurka: Iraizoz, De Marcos, Aurtenetxe, San Jose, Amorebieta, Gurpegi, Muniain, Iturraspe, Toquero, Ander Herrera eta Gabilondo. Aulkian Ramalho, Raul, Ruiz de Galarreta, Susaeta eta David Lopez egongo dira.

Real Valladolid: Jaime, Barragan, Rueda, Baraja, Peña, Álvaro Rubio, Jorge Alonso, Oscar, Sisi, Marquitos eta Bueno.

Epailea Gonzalez Gonzalez izango da eta Sanchez Santos eta Rubio Palomino, laguntzaileak.

Hasi da partida.

Valladolid oso ondo irten da eta goian ere presionatzen dabil.

(9′) Muniainen jokaldi ederra eta bere azken paseak ez du Toquerok errematatu.
(10′) 1-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Ander Herreraren pase sakona Toquerok kontrolatu du Jaime gainditzeko.
(15′) Buenok faltaz langa gainetik errematatu du. Partida erritmo altuan jokatzen ari da.
(27′) Muniainen pasea ez zuen espero Toquerok eta aukera ezerezean geratu da.
(31′) Buenoren baloi loratua Iraizozek kornerrera desbideratu du.
Harmailetan zale zurigorrien presentzia nagusi da.
(36′) 2-0. GOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOLA. Iturrasperen gol ikusgarria. Gabilondok Ander Herrerari, horrek Toquerori, orpoz atzera utzi du baloia ta Iturraspelk areaz kanpotik angelutik sartu du baloia.
(37′) Muniainen aukera baina Jaimek kornerrera bidali du baloia.
(43′) Sisik, bakar bakarrik Iraizozen aurrean, lekutara jaurti du.
(45′) Txartel horia Sisirentzat.

ATSEDENALDIA

Hasi da bigarren zatia.

(47′) Txartel horia Alvaro Rubiori.
Aldaketak Athleticen, barrura Susaeta, Ramalho, R de Galarreta eta D Lopez.; Amorebieta, Gurpegi, Gabilondo eta Iturraspe.
(54′) 2-1. Valladoliden gola 54. minutuan, Marquitosek sartu du. Lehen Oscarrek izan du aukera.
Ruiz de Galarretaren oinetan egon dira zurigorrien aukerak bigarren zati honetan. Behin atezainaren eskuetara eta bestea altuegi.
(59′) Marquitosek binakoa ezarri du. Beste baloi sakon bat eta ezkerrez ondo definitu du.
Froga ugari bigarren zati honetan. Aurtenetxe zentral moduan eta De Marcos ezkerrean atzeko lerroan.
(62′) Muniainek atezaina gainditu du, baina ezin izan du baloia barrura bidali.
(69′) Hiru aukera bikain 69. minutuan, lehen David Lopezek atezainaren bularrera, gero Toquerok baina Jaimek eskuarekin salbatu du eta segituan Muniainek buruz kanpora.
(73′) Toquerok areaz kanpotik jaurti du eta baloia kanpora abiatu da.
(76′) Toqueroren aukera berri bat, baina Jaimek aise harrapatu du.
(80′) Marquitosek kanpora jaurti du. Epaileak kornerra adierazi du.
Susaetari jokoz kanpoko zalantzagarria adierazi diote.
(86′) Jokaldi ona, Herreraren pasea atzera eta Toqueroren errematea lekutara.
(89′) Beste jokaldi polit bat, azkenean Susaetaren lagapena buruz Jaimek harrapatu du.

AMAIERA